XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ez zeukan horrelakorik harako hartan, eta Tamoga iraganik Pino jo zuen.

Mato zeharkatu eta Pigara aldera hartu zuen, eta laster batean egongo zen Santa Cruz de Parga-n eta handik Trasparga-ra helduko zen, elurra hasi izan ez balu.

Lodi ari zuen eta berehala ezkutatu behar zituen bideak, halako emana baitzuen elurrak.

Arindu zuen zaldiaren pausoa Trasparga-ra garaiz iristearren, handik Reborica-raino ez dago ezer.

Baina ez zitzaizkion aitari gauzak berak nahi bezala gertatu, elurtea akordutik joaten ez diren horietakoa izan baitzen.

Elurraren erdian ozta atzematen zen zubitxo batetik iragan nahi izan zuen Requeixo ibaia, eta gutxik egin zuen zamariak eta zaldizkoak erreka jo ez bazuten.

Tanpez bezala erori zitzaion gaua gainean eta orduan bai ez zegoela bideak asmatzerik.

Lurrera jaitsi zen eta, zaldiari bridatik helduta, zabuka ibili zen pausoa hartu nahirik, gau hura pasatzeko aterpea emango zien etxe bat aurkitzea beste asmorik gabe.

Ez zen samurra, bide ezabatuek handik hona ibilarazten zituzten zaldia eta zaldizkoa, urrats galduan.

Elurra gauez ari duelarik, malutek itsutu egiten zaituzte guztiz eta errazena galtzea izaten da aterperen bat laster aurkitu ezean; bularra amorruz betetzen zaizu apurka, baina luze gabe etsipenak hartzen zaitu, (...)